Nafarroako Kutxa Fundazioak eta “la Caixa” Fundazioak sustatutako Innova programaren 2026ko deialdian hautatu dute Lares Nafarroa. Civicanen egindako aurkezpen ekitaldian, Nafarroa osoan aurkeztu diren 200 hautagaitza baino gehiagoren artean aukeratutako 36 proiektuen berri eman zen.
Hautatu gaituzten proiektuak HilaIA izena du, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa taldearekin (NUP) eta IAR garapen teknologikoan espezializatutako enpresarekin lankidetzan garatu dugu.

Zertan datza HilaIA?
HilarIA berrikuntza sozialeko proiektu pilotua da, eta Nafarroako adinekoen zentroetan asistentziaren jarraitutasuna hobetzea du helburu. Ondo ezagutzen dugun errealitate batetik abiatzen da ideia: zaintza taldeen eguneroko lanean informazio baliotsu kopuru izugarria sortzen da, eta, maizegi, informazio hori ez da ezagutza partekatu eta eskuragarri bihurtzen.
HilarIA-k informazio hori -bai orain dagoena eta baita zaintza praktikan azaleratzen dena- ezagutza operatibo bihurtzea proposatzen du, behar duten unean eta tokian profesionalentzat eskuragarri egongo dena.
Adimen artifizialak, proiektu honetan, bitarteko bideratzaile gisa jokatzen du, ez helburu gisa. Prozesu guztia gizakiak gainbegiratuta egiten da, eta talde profesionalak dira protagonista.

Sareko lanaren aitorpena
Hautatutako 36 proiektuetan parte hartzeak erantzukizunez eta motibazioz betetzen gaitu. Lorpen hori posible da NUPekin eta IARekin batera egindako lanari esker, eta Nafarroako Kutxa Fundazioak eta “la Caixa” Fundazioak bultzatutako Innova Programaren gizarte eremuaren babesari esker.
HilarIAren garapenari buruzko informazioa ematen jarraituko dugu blog honetan eta gure sare sozialetan.
